XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itz danekikoak (unibersalak) onartzea egokiena deritzait, euskerazkoak sortzeari utzi gabe; ortan Intxausti jaunakin nago.

Beste izkuntzetan ibiltzen diren teknika itzak, guk ere, eskuaraz ibil ahal ditzazkegu, beldurrik gabe!

Gaur gaurkoz euskerak ez baitu itz egokirik daudenari eldu, denporakin etxekoa landuaz kanpokoak aienatu.

Gorago esan dudanez, euskeraz sorturikoak atsegiñago zaizkit.

Geienetan, errezago ere bai... ongi sortuak diranean.

Terminoloji auzian, ORIXE ta Azkue zanaren iritzia ederrago zait oraingo euskaltzain (akademiku) batzuena baiño.

Euskeraz ditugunak beti erabilli; ezin bada euskeraren errotik artu, ezin bestean kanpokoak.

Datozen moduan artzea egokien gaurkoz.

Al dan bezin erreza bear dula izan, uste det, euskera.

Baiña auxe zailla, erreza ta era berean garbia izatea.

Euskeraz sortu al dana ta kanpokoak be ontzat artu.

Zergaitik ez?

Orra iritzi nagusienak.

Ezin esan denak berdin pentsatzen duenik; baiña geienak iritzi berekoak ditugu.

Bototara erabakitzerik balego, erdi bidea eskatzen dutenak lirake nagusi.

Baiña ain zailla izan erdi bidea nun dagoen asmatzen.

Aspaldiko esana in medio consistit virtus, erdi bidea bide zuzena.

Zailla, ordea, kalean erdi-erditik, ez eskubi ez ezker, erditik joatea; lendabizi erdi ori nun dagoen jakin bear baida.

Begi-okerrak eta itsuak eta argi onekoak eta eroak... erditik joango dira, bai, baiña bakoitza bere erditik, bat ere ez erdi matematikutik.

Iritzirik onena, nik uste, beiñola Aita agurgarri eta euskaltzale jator batek esan zidana: idazle onak jaramon gutxi egiten die itzei euskera ondo dakianarentzat ez dago garbikeri ez mordoillokeririk euskera baizik.